2011-03-30

Kasu! Asiako Mapa!

Mugitu samar dabil Mediteraneo ingurua. Tunisian hasitako protestaldiak Egiptora, Libiara (kasu honetan protesta gerra bilakaturik), Marokora... eta Asiako herri musulmanetara hedatu da. Beraz, aitzakiarik ez, Asiako mapa ez menperatzeko pil-pilean dagoen gaia baita. Horratx, praktika dezagun Asiako mapa politikoari buruzko hainbat ariketa:

- Asiako Estatuak: Asma ezazu non dagoen herri bakoitza... Zorte on!
- Asiako Puzzlea: Leku itzazu Asiako piezak dagokien tokian. Ooooooso erraza...
- Asiako Estatu-Hiriburuak.

Ekialde Hurbileko herrien mapa konplexuagoa da. Hori dela eta Asiaren atal honen argazkia handituta eskaintzen da. Ea zer iruditzen:

- Ekialde Hurbileko Mapa.
- Ekialde Hurbileko Puzzlea.
- Ekialde Hurbileko Estatu-Hiriburuak.

Ariketa hauek guztiak eta gehiago, Enrique Alonsoren weborrian topa ditzakezu.