2011-03-11

Arabieraren maileguak eta musulmanen ekarpenak.

Islama aztertzen hasi eta berehala ohartu gara hainengandik jasotako zientzia eta teknologia maila altuez. Hor ditugu zenbakiak (1, 2, 3, 4... 0... ordura arteko I, II, III, IV... beharrean) algebra, trigonometria, bolbora, iparrorratza, ureztatzeko teknika... Horrez gain jakietan ere ekarpen izugarria egin zioten gastronomia europarrari, Asiatik zitrikoak, azukre kainabera, arroza, azafraia, almendra, berenjena, albarikoke, azenarioa, alkatxofa, sandia... ekarri baitzituzten.
Ohartuko zinenez gazteleran bereziki, baina euskaran ere bai, 'al-' hasiera duten hitz mordoa dago. Gehienak arabieratik datoz eta arabierazko artikulu mugatua baino ez da, euskarazko -a edo gaztelerazko 'el' edo 'la' bezalakoa: alkate, alkondara, alcantarilla, algebra, alfonbra, alkohol, almohada... Guztira gazteleraren hiztegiaren %8 omen dator arabieratik. Euskararen kasuan txikiagoa da portzentaia.
Baina zalantzarik gabe zientzian, injeniaritzan, medikuntzan, astronomian... maisu izan ziren arabiarrak. Haien artean Avizena izenekoari buruz hitz egin dugu. Eta hari buruz ezer gehiago jakin nahi baduzu, sakatu honako honetan, bere benetako izena baita: Ali-at-Hussain-ibn-Abdullah-ibn-Sinah. Zergatik izanen da hain ezagun gizon hau?

Kuriositate bat... Ba al dakizu nondik datorren " ojalá " espresioa?

...Horri buruz ari garenez, bada, arabieratik noski. Arabierazko law šá lláh esaldiak 'Allah-k nahi badu' esan nahi du eta zerbait gertatzea gustatuko litzaigukenean esan ohi dugu.