EUROPAKO V. mendeko MAPA ESTATIKOA
Honatx landuko dugun lehenengo mapa. Bertan V. mende aldean Erromatar Inperioan ematen ari zen egoera islatzen da. Hainbat herrik Limes Germanicum inguruan (inperioaren iparraldeko mugak horietan) presio izugarria eragiten zieten Erromako legioei. Galderatxo bat... herri hauen izenari begiratuta, bururatzen al zaizu non lekutuko ziren haietako batzuk? Ongi pentsatu...
Ikusten ahal duzun bezala, aurreko hau mapa estatikoa da, Historiaren une konkretu bati buruzkoa, hain zuzen ere. Gure hurrengo eginkizuna, mapa estatiko hau mapa dinamiko bihurtzea izanen da, aipatzen diren herri horien guztien mugimendua zehaztuz. Animo eta zorte on!