Mosaikogintza
Irudi erlijiosoetan ikonoa aipatzeaz gain gogoan izan pantokrator ere aipatu dugula. Irudi mota horrek sekulako garrantzia izanen du gero erdi aroan zehar erromaniko eta gotiko arteetan.
Bizantziarrak trebezia azaldu zuten mosaikogintzan. Arte mota hau harri txiki batzuren bitartez - teselak - osatzen da. tesela hauek hainbat koloretako marmorezko piezak izaten ahal dira. Batzutan keramikazko piezak dira, egosi eta kolorezko esmalteekin pintatzen direnak. Ikusi zer nolako mosaikoak egin zituzten bizantziarrek.
Ohartuko zinen Justiniano enperadorea bere laguntzaile eta gorteko pertsonaia nagusiez inguratuta agertzen dela, enperadore ezaugarri guztiak erakusgai dituela: koroa, more koloreko arropak... eta zer esanik ez, Teodora, Justinianoren emaztea, aldameneko beste mosaikoan. Hauek Italiako Ravenan topa daitezke, San Vital izeneko elizan; izan ere Justianianok mendebaldeko erromatar inperioaren zonalde hauek berreskuratu zituen eta.
Irudi erlijiosoetan ikonoa aipatzeaz gain gogoan izan pantokrator ere aipatu dugula. Irudi mota horrek sekulako garrantzia izanen du gero erdi aroan zehar erromaniko eta gotiko arteetan.